Ireki dute Azkoitia eta Urretxu arteko errepidea

Anartz Izagirre 2021ko aza. 25a, 17:26

Gaur, osteguna, Azkoitia eta Urretxu arteko GI-631 errepidea itxita egon da 11:30etik, 27. kilometroaren parean. Azken asteetan bezala, gaur ere leherketak egin dituzte gunean, Gipuzkoako Foru Aldundia aurreratzeko errei bat eraikitzen ari baita puntu horretan. Twitter bidez jakinarazi dutenez, dagoeneko ireki dute errepidea.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide