Ostegunean eta ostiralean, hilak 25 eta 26, itxita egongo da Aingeru eta Aizkibel kaleak lotzen dituen bidea. Hain zuzen ere, Aingeru kaleko 14-16 zenbakiak eta Aizkibel kaleko 23.a lotzen dituen oinezkoen bidea izango da itxiko dutena, bide ondoko horman lan batzuk egin behar baitituzte.
Udalak azaldu duenez, ikastetxeetako ikasleek erabili ohi dute pasadizo hori Isidro erretegiaren ondotik Baztartxo antzokiaren atzealdera joateko. Lanek irauten duten bitartean, ibilbidea aldatu egin beharko dute Aizkibel kaletik edota Kale Nagusitik barrena, eta Correos aldetik sartu beharko dute ikastetxeetara.