Ana Carcamok Espainiako Master 55 Maratoi Txapelketa irabazi du

Nerea Uranga

Ana Carcamo podiumean. (Argazkia: utzitakoa)

Espainiako Maratoiko Masterren Txapelketa jokatu da asteburuan, Kanaria Handian, Maspalomaseko Maratoian. Xeye atletismo taldeko azkoitiarra Espainiako txapelduna izan da 55 Master kategorian.

Ana Carcamo azkoitiarrak eta Xeye atletismo taldeko kideak maratoian Espainiako txapelketa irabazi du. Atzo, igandea, jokatu ziren Espainiako maratoiko master kategoriakoen txapelketak Kanaria Handian, Maspalomaseko Maratoiaren lehen edizioaren barruan. Atleta azkoitiarrak 55 Master kategoriako txapela lortu zuen, lasterketa 03:58:37 denboran bukatuta. Korrikalariak aitortu duenez, "lasterketan bero" handia egin zien, "25 eta 27 gradu artean". Txapela irabazteaz gainera, bere 29. maratoia osatu du Carcamok, eta "oso pozik" dago.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide