Jokin Aizpuru eta Iker Epelde, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako txapeldun

Ane Olaizola

Gomazko paleten kategorian, nagusien lehen mailako finala jokatu zuten atzo Oteiza pilota elkarteko palistek, eta 25-21 irabazi zuten Danok Bat taldearen aurka.

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketaren finala jokatu zuten atzo, igandea, eta gomazko paleten kategorian, nagusien lehen mailako finalean lehiatu ziren Oteiza pilota elkarteko Iker Epelde eta Jokin Aizpuru azkoitiarrak. Danok Bat taldeko Igor Elezgarairen eta Xabier Garalderen aurka neurtu zituen indarrak bikoteak, eta azkoitiarrek 25-21 irabazi zuten norgehiagoka.  Hernanin (Gipuzkoa) jokatu zuten finala.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide