Azkoitiko XVI. Herri Lasterketa dela eta, aldaketak izango dira Lurraldebusen zerbitzuetan

Ane Olaizola 2021ko aza. 20a, 10:26

UK01 eta UK06 lineen geltokiei eragingo die lasterketak, 16:30etik 17:30era bitartean.

Azkoitiko XVI. Herri Lasterketa jokatuko dute gaur, larunbata, 16:30etik aurrera herriko kaleetan zehar, eta hori dela eta, aldaketak izango dira herriko autobus geltokietan, 16:30etik 17:30era bitartean.

UK01 lineari dagokionez, Azkoititik 16:45ean abiatzen den zerbitzuak Altzibar auzoko birilbilgunean egingo du geldialdia, San Antonio kaperaren ondoan. Horrez gain, Txerloian ere geldialdia egingo du, eta bertan behera utziko dituzte Altzibarreko, San Martin kaleko eta Munibeko geldokiak.

UK06 linean ere aldaketak izango dira: Zumarragatik 16:10ean irteten den zerbitzuak Altzibarreko biribilgunean egingo du geldialdia, San Antonio kaperaren ondoan. Aurrekoan bezala, bertan behera utziko dituzte Altzibar, San Juan eta Munibe geltokiak. Gainerako zerbitzuak normaltasunez gauzatuko direla jakinarazi du Lurraldebusek. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide