Plaza Ondo jubilatuen elkarteak antolatuta, dozenaka jubilatu eguna pasatzera joan ziren atzo, osteguna, Iratxera eta Lizarrara (Nafarroa). Erriberako bi udalerri horiek ezagutzeko parada izan zuten irteerara joan zirenek, eta bazkariarekin borobildu zuten eguna. Ondoren, dantzarako eta tertuliarako tartea ere izan zuten.