Azkoitia eta Urretxu arteko GI-631 errepideak itxita jarraitzen du 27. kilometroaren parean. Gipuzkoako Foru Aldundiak atzo jakinarazi zuenez, gaur ere itxita egongo zen errepidearen zati hori 14:00etatik aurrera, aurreratzeko erreia egiteko lanak tarteko. Hain zuzen, gune horretan egin beharreko leherketak direla eta itxi dute errepidea. Gaurko errepide mozketa "minutu batzuetako edo gehienera jota ordu batzuetako kontua" izango zela azaldu zuten arren, "arazo batzuk tarteko" itxita jarraitzen du errepideak. Horrela jakinarazi du Azkoitiko Udalak sare sozialetan. La Guipuzcoana autobus enpresak ere eman du arazoen berri. La Gipuzkoanak azaldu duenez, harri bat erori da errepidera, eta horregatik luzatu da mozketa.
Leherketen eta errepide mozketen inguruko informazioa jasotzeko, 672 69 05 64 Whatsapp telefono zenbakira taldera atxikitzeko mezu bat idatzi behar da. Twitterren ere jakinaraziko dute errepidea noiz itxi eta irekiko duten.