Anaitasunak Klubaren Eguna izendatu du larunbateko derbia

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2021ko aza. 18a, 11:11

Iazko partida bateko irudia. (Joakin Sudupe)

Derbirako sarrerak aurrez erosteko aukera eskeiniko du Anaitasunak, eta gehigarri bat ordaindu beharko dute bazkideek zein ikusle arruntek.

2021-22 denboraldiko lehen derbia jokatuko dute larunbatean Anaitasunak eta Lagun Onakek. Klubaren Eguna izendatu du Anaitasunak azpeitiarren aurkako derbia, eta ondorioz, hainbat aldaketa izango dira bazkideentzat eta ikusle arruntentzat.

Klubaren Eguna dela eta, ikusle arruntek eta bazkideek 5 edo 10 euroko gehigarria ordaindu beharko dute; prezioa adinaren araberakoa izango da. Bazkideek, gainera, sarreraz gain bazkide txartela ere erakutsi beharko dute derbi egunean zelairako sarreran.

Sarreren prezioa, bazkideentzat

  • 18-25 urte bitarteko bazkideek, 5 euro
  • 25-65 urte bitarteko bazkideek, 10 euro
  • Erretiratuta dauden bazkideek, 5 euro

Sarreren prezioa, ikusle arruntentzat

  • 18 urtetik gorakoentzat, 15 euro
  • 18 urtetik beherakoek, doan

Sarrerak, aurrez salgai

Anaitasunak aurrez jarriko ditu saltzen sarrerak, hala nola ostiral arratsaldean eta larunbat goizean. Bazkideei zein ikusle arruntei sarrerak aurrez erosteko eskaera eta gomendioa egin nahi die Anaitasunak, egunean bertan pilaketak ekiditeko, eta horrez gain, behar guztien aurrean klubak egituratutako erantzuna eman ahal izan dezan. Ostiralean, 18:00etatik 19:30era bitartean egongo da irekita Txerloiako leihatila, eta larunbatean, 11:00etatik 12:30era bitartean.

Neurketa egunean 15:30ean irikiko dira Txerloiako ateak eta leihatilak, eta orduan ere egongo da sarrerak erosteko aukera. Bazkideak eta ikusle arruntak leihatila desberdinetara bereiziko dituzte arduradunek.

Larunbatean herrian dauden ekitaldiak kontuan hartuta, denboraz ibiltzea gomendatzen da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide