KZguneak ohiko ordutegia izango du abendutik aurrera

Andoni Elduaien 2021eko azaroaren 17a

Abenduaren 1etik aurrera izango du goiz eta arratsaldeko ordutegia guneak.

Azkoitiko KZguneak ohiko ordutegia berreskuratuko du abenduaren 1etik aurrera. Goizean, 09:00etatik 13:00etara bitartean, bulegoan ez da dinamizatzailerik egongo. Arratsaldean, ordea, bai; 16:00etatik 20:00etara bitartean dinamizatzaile batek lagunduta egoteko aukera izango dute herritarrek KZgunean.

Gaur egun, Elkargunean dago Azkoitiko KZgunea. Informazio gehiago jasotzeko, deitu 943-02 36 19 telefono zenbakira.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide