Ireki dute berriz ere Azkoitia eta Urretxu arteko GI-631 errepidea. Aldundia 27. kilometroaren parean ari da aurreratzeko errei bat eraikitzen, eta gaur ere leherketak egin dituzte gunean. 12:35ean itxi dute errepidea, eta hamar minutu eskasen ondoren erabilgarri dago berriz ere errepidea.