'Eternals' eta 'La familia Addams 2' filmak ikusgai asteburuan, Baztartxon

Andoni Elduaien 2021eko azaroaren 17a

Igandean eta astelehenean eskainiko dituzte bi filmak Baztartxo antzokian, ohiko ordutegietan.

Asteburuan, Eternals eta La familia Addams 2 filmak emango dituzte Azkoitiko Baztartxo antzokian. Emanaldiak igandean eta astelehenean izango dira, eta bi egunetan emango dute Eternals filma antzokian; igandean 19:30ean izango da, eta 20:00etan astelehenean, ikuslearen eguna. Haurrentzako La familia Addams 2 filma, berriz, igandean 17:00etan izango da.

Hona hemen bi filmen aurrerapen bideoak:

Eternals filma

La familia Addams 2 filma

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide