Mikel Aranbarrik gazte mailako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa irabazi du

Andoni Elduaien

Mikel Aranbarri, txapelarekin, eskuinean. (Argazkia: Idiazabalgo Udala)

Aurrelari azkoitiarrak Iker Garciarekin osatu du bikotea txapelketan. Gaur, larunbata, nagusitasunez irabazi dute gazte mailako finala, Idiazabalen.

Mikel Aranbarri Oteiza pilota kirol elkarteko pilotari azkoitiarrak Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa irabazi du. Gaur, zapatua, Idiazabalgo (Gipuzkoa) Igarondo pilotalekuan jokatu dituzte nagusien eta gazteen mailako eskuz binakako finalak.

Aurrelari azkoitiarrak 22 eta 5 irabazi du Iker Garciarekin jubenil mailan. Lazkaoko (Gipuzkoa) LAPKE pilota elkarteko Ituarte eta Goiburu izan dituzte aurrean Aranbarrik eta Garciak. Ez lanik egin gabe, baina Aranbarrik eta bere bikoteak erraztasun handiz menderatu dituzte lazkaoarrak txapela buruan jantzi aurretik.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide