Maxixatzenek Zuberoako euskara sustatzeko Ikaskoli ekimenak emandako Ahüzki saskia eta Azkoitiko Udalak emandako Ramona's First Evil Boyfriend eta Ro musika taldeen kontzertuetarako sarrerak zozkatu ditu bazkideen artean.
Asko izan dira bi zozketetan parte hartu duten bazkideak, eta guztien artean zozketa egin ondoren, Aintzane Zubeldia izan da Ahuzki otarrearen irabazlea, eta Ainhoa Beristain eta Ane Azkoitia Azkoitiko Ramona's First Evil Boyfriend eta Ro musika taldeek kontzertuetararako sarreren irabazleak. Azken horiek Baztartxoko leihatilan jaso beharko dituzte dagozkien sarrerak, 18:00 baino lehen.