Juaristi ISB taldeak ezin izan du Palmer Alma Mediterranea Palma mendean hartu

Anartz Izagirre 2021ko aza. 11a, 10:00

Asteazkeneko partidako irudi bat. (Palmer Alma Mediterranea Palma)

Azkoiti-Azpeitiko taldea atzetik joan zen norgehiagoka osoan zehar, eta 81-65 galdu zuen kanpoan jokatutako partida. Zazpi jardunaldi jokatuta, sailkapeneko azken hirugarren postuan dago Iñaki Jimenezen taldea.

Esku hutsik bueltatu ziren etxera atzo, asteazkena, Juaristi ISB taldeko saskibaloi jokalariak. Izan ere, 81-65 galdu zuen Azpeiti-Azkoitiko taldeak Palmer Alma Mediterranea Palmaren aurka jokatutako norgehiagoka. Iñaki Jimenezen mutilek ezin izan zuten markagailua irauli, eta partidaren zati guztietan aurretik joan ziren palmatarrak.

7. jardunaldia izan zen atzo jokatu zutena, eta sailkapenean azken hirugarren postuan dago orain etxeko taldea. 8. jardunaldia, berriz, datorren igandean, hilak 14, jokatuko dute CB Prat taldearen aurka, Azpeitiko kiroldegian, 18:00etan hasita.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide