Joan den larunbatean amaitu zen 2021. urteko duatloi denboraldia. Basaurin (Bizkaia) jokatu zen egutegiko azken proba, eta Azkoitriko bi kide lehiatu ziren sprint distantziako proban: Vanessa Cerrajero eta Haritz Iturzaeta. Iturzaetak 17. postuan amaitu zuen proba, baina junior mailako lehena izan zenez, podiumera igotzeko aukera izan zuen. Cerrajerok, aldiz, bosgarren postuan amaitu zuen lasterketa.
Bestalde, Debako (Gipuzkoa) 8 kilometroko lasterketan ere bi taldekide izan ziren lehian. Mikel Garate bosgarren sailkatu zen eta Garikoitz Uzkudun zazpigarren.
Ikusi hemen bi probetako sailkapenak eta argazkiak.
Arropen diseinu berria
Azkoitri triatloi klubak datorren denboraldian arropen diseinu berria izango du. Gobik etxeak jantziko du taldea estreinakoz. Era berean, eskerrak eman nahi dizkiegu 2022 eta 2023. denboraldietan taldea babesten jarrituko duten Domusa Teknik, Biele Group, Errotaundi, Txintxu gozotegia, Tien21 Larramendi eta Sidenor etxeei. Klubak babesle berri bat ere izango du datorren denboraldian: Inisa Automation. Eskerrik asko guztioi, eta jarrai dezagun kirolaz gozatzen.