Parke estaliko olana garbitzen eta zuloak estaltzen ari dira

Andoni Elduaien 2021ko aza. 10a, 13:40

Parke estalia, itxita. (Azkoitiko Udala)

Gaztaneneako parke estalia itxita dago goizetik. Parkea estaltzen duen olanak zenbait zulo zituen, eta horiek konpontzeko lanak ari dira egiten. Era berean, olana garbitzeko lanetan ere ari dira langileak. Erakundeak jakinarazi duenez, eskola amaitu eta haurrak bertaratzen direnerako, lanak eginda izatea eta parkea zabalik egotea aurreikusten da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide