Memoriaren egunean, lore eskaintza egin dute Intsausti aurreko lorategian

Ane Olaizola

Azkoitiko udal ordezkariek zein hainbat herritarrek "biktima guztiak" oroitu nahi izan dituzte gaur, Memoriaren Egunean, Intsaustiko atarian egin duten ekitaldian. Bost minutuko isilunearen ondoren, loreak eskaini dizkiete haiei.

Memoriaren Eguna da gaur, asteartea, eta Azkoitiko Udalak urteroko ekitaldia egin du herriko "biktima guztiak" oroitzeko asmoz. Udal ordezkariak zein hainbat herritar elkartu dira eguerdian Intsausti jauregiaren aurrealdean, hango zelaian baitago biktimen omenezko Oroimenean eskultura. Ohi bezala, bost minutuko elkarretaratze isila egin dute han bildutakoek, eta amaitutakoan, lore sorta jarri du Javier Zubizarreta alkateak eskulturaren aurrean, "biktima guztien memorian".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide