Aizkibel liburutegiak ipuin kontaketa saioa antolatu du hurrengo ostiralerako, hilaren 19rako. Lupe Lekuona ipuin kontalariak eskainiko du saioa, Itsasoko ipuinak izenpean, eta antolatzaileek adierazi dutenez, soilik umeak bertaratu ahal izango dira saiora. Hain zuzen ere, HH5, LH1, LH2 eta LH3ko umeei zuzendutako ipuin kontaketa izango da, eta 17:30ean hasiko da.
Plaza mugatuak izango ditu saioak, eta parte hartu nahi duenak aurrez izena eman behar du, liburutegira joanda edo hango 943-85 08 98 telefono zenbakira deituta.