Hiru film ikusteko aukera izango da aste honetan Baztartxon

Anartz Izagirre

'El Ășltimo duelo' filmeko irudi bat.

Etzi, ostirala, La metamorfosis de los pájaros filma ikusi ahal izango da zine forumean, eta bestetik, El último duelo igandean nahiz astelehenean emango dute, eta Bella y el circo mágico haurrentzako filma, igandean.

Aste honetan hiru film ikusteko aukera izango da Baztartxo antzokian. Alde batetik, Zinetogram taldeak antolatuta La metamorfosis de los pájaros filma izango da ikusgai zine forumean etzi, ostirala, 19:30etik aurrera. Eta bestetik, El último duelo filma igandean (19:30) eta astelehenean (20:00), ikuslearen egunean, ikusi ahal izango da. Horrez gain, haurrei zuzenduriko Bella y el circo mágico filma ere eskainiko dute igandean, 17:00etatik aurrera.

Hona hemen filmen aurrerapen bideoak:

La metamorfosis de los pájaros

El último duelo

Bella y el circo mágico

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide