Ostiralean berriro itxiko dute Azkoitia eta Urretxu arteko errepidea

Anartz Izagirre 2021ko urr. 28a, 08:00

12:30 inguruan itxiko dute GI-631 errepidea, eta ez dute zehaztu noiz irekiko duten berriro.

Bihar, ostirala, berriro itxiko dute Azkoitia eta Urretxu lotzen dituen GI-631 errepidea. Eptisa enpresak Twitterren jakinarazi duenez, 12:30 inguruan itxiko dute errepidea, baina ez dute zehaztu noiz irekiko duten berriro. Aldundia 27. kilometroaren parean ari da aurreratzeko errei bat eraikitzen, eta leherketak egiten dabiltza horretarako.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide