Azkoitia eta Urretxu arteko errepidea itxi egingo dute bihar ere

Andoni Elduaien 2021ko urr. 26a, 10:42

Joan den ostiralean egin bezala, bihar ere 11:30ak inguruan itxiko dute bi herrien arteko errepidea, aurreratzeko erreia eraikitzeko lanak egin behar dituztelako.

Bihar, urriak 27, Azkoitia eta Urretxu arteko GI-631 errepidea itxiko dute, 27. kilometroaren parean. Aldundia aurreratzeko errei bat ari da eraikitzen errepidearen puntu horretan, eta zenbait lan egingo dituztelako, itxi egingo dute bihar ere errepidea. Joan den ostiralean bezala, bihar ere 11:30 aldean ixtea aurreikustea dute errepidea.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide