Bihar, urriak 22, Azkoitia eta Urretxu arteko GI-631 errepidea itxiko dute, 27. kilometroaren parean. Aldundia aurreratzeko errei bat ari da eraikitzen errepidearen puntu horretan, eta horretarako, zenbait leherketa egin dituzte dagoeneko.
Bihar, ostirala, 11:30 aldean itxiko dute errepidea, lanekin jarraitzeko beste leherketa bat egingo dutelako gunean. Itxita bi ordu inguruan egotea aurreikusi dute.