Aizkibel liburutegiak idazketa tailerra antolatu du hilaren 29rako, eta hara bertaratzen diren umeek ipuin bat sortuko dute Miruren laguntzarekin. 5 eta 8 urte bitarteko umeei zuzendutako tailerra izango da.
Hilaren 29an, ostiralez, 17:30ean elkartuko dira liburutegian, eta plaza mugatuak izango ditu saioak. Hori dela eta, han parte hartu nahi duenak aurrez izena eman behar du, liburutegira joanda edo 943-85 08 98 telefono zenbakira deituta.