Kurk Lueders organistak eta Pascale Karampournis biolinistak kontzertua eskaini zuten atzo, larunbata, Andre Mariaren Jasokundearen parrokian. Organo Erromantikoaren XXII. Zikloaren barruan Azkoitian egindako bigarren kontzertua izan zen atzokoa. Bikoteak Fritz Kreisler, Jacques-Nicolas Lemmens, Josef Rheinberger, Jean-Dominique Pasquet eta Jean-Charles Gandrille konpositoreen obrak taularatu zituen atzo, parrokian.
Duela bi aste, Ben Van Oosten Herbehereetako organo-jotzaileak eskaini zuen zikloko lehen kontzertua, eta atzokoa bigarrena izan zen. Datorren asteburuan, Loreto Aramendi Donostiako Koruko Amaren Basilikako Cavaillé-Coll organoaren organista titularrak eta Sarah Pérarnaudek eskainiko dute kontzertua parrokian.