Azkoitia Gukaren zozketak

Zozkatu ditu Maxixatzenek 'The Primitals' ikuskizunerako sarrerak

Andoni Elduaien

Ikuskizuneko lau protagonistak. (The Primitals)

Bihar, larunbata, 19:00etan hasiko da ikuskizuna Baztartxo antzokian, eta emanaldirako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu Maxixatzenek bere bazkideen artean.

Bihar, larunbata, Yllana eta Primital Bross konpainiek The Primitals ikuskizuna aurkeztuko dute, Baztartxo antzokian, 19:00etan hasita. Maxixatzenek emanaldia bertatik bertara jarraitzeko bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean.

Asko izan dira zozketan parte hartu duten bazkideak, eta guztien artean zozketa egin ondoren, Elduara Kortak eta Jon Garatek irabazi dituzte bina sarrera. Irabazleek Baztartxo antzokiko leihatilan jaso beharko dituzte sarrerak ikuskizuna hasi aurretik. Asko izan zarete zozketan parte hartu duzuenok. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide