Azkoitia Gukaren zozketak

'Perez sagutxoa' haurren antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditu Maxixatzenek

Maxixatzen.eus

Antzezlanaren irudi bat. (Glu Glu)

Larunbatean 18:00etan hasiko da antzezlana, Baztartxo antzokian. Maxixatzeneko bazkideek osteguneko 12:00etara arteko epea dute zozketan izena emateko.

Larunbatean, Glu-Glu konpainiak Perez sagutxoa haurrentzako antzezlana aurkeztuko du, Baztartxo Antzokian, 18:00etan hasita. Maxixatzenek antzerkia bertatik bertara jarraitzeko bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bere bazkideen artean.

Sarreren zozketan parte hartu nahi duten bazkideek osteguneko 12:00etara arteko epea izango dute. Irabazleak, berriz, ostiralean, urriak 29, jakinaraziko ditu Maxixatzenek.

Parte hartu nahi dutenek hemen klikatu behar dute. (Bazkide zenbakia eremuan, jarri "xxx". Irabazleak bazkide diren egiaztatuko du Maxixatzenek).

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide