Azkoitia Gukaren zozketak

'The Primitals' ikuskizunerako lau sarrera zozkatuko ditu Maxixatzenek bazkideen artean

Maxixatzen.eus

Larunbatean 19:00etan hasiko da ikuskizuna, Baztartxo antzokian. Maxixatzeneko bazkideek bihar, ostirala, 12:00etara arteko epea dute zozketan izena emateko.

Etzi, larunbata, Yllana eta Primital Bross konpainiek The Primitals ikuskizuna aurkeztuko dute, Baztartxo Antzokian, 19:00etan hasita. Maxixatzenek emanaldia bertatik bertara jarraitzeko bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bere bazkideen artean.

Sarreren zozketan parte hartu nahi duten bazkideek bihar, ostirala, 12:00etara arteko epea izango dute. Irabazleak, berriz, bihar bertan jakinaraziko ditu Maxixatzenek.

Parte hartu nahi dutenek hemen klikatu behar dute. (Bazkide zenbakia eremuan, jarri "xxx". Irabazleak bazkide diren egiaztatuko du Maxixatzenek).

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide