Taberna Laket! egitasmoaren barruan, hainbat hezitzaile terrazaz terraza ibili ziren atzo, herritarrei drogen eta ahalkolaren inguruko informazioa ematen. Egitasmoa Azkoitia bizia, Azkoitia osasuntsua prebentzio planaren barruan antolatu du Azkoitiko Udalak, eta atzokoa bigarren saioa izan zen –lehena uztailaren 24an egin zuten–.