Aurten ere ez da andramaririk izango Azkoitian, baina urtez urteko usadioari jarraituz, hainbat elizkizun izango dira egun horietan. Andramari bezperan, zapatuan, 19:00etan meza izango da Andre Mariaren Jasokundearen parrokian, eta 20:00etan, berriz, Salbea abestuko dute parrokiako abesbatzak eta Iraurgi abesbatzak, Jose Luis Frantzesenaren organo doinupean.
Andramari egunez, berriz, bi meza izango dira, ohiko legez: lehena, 10:00etan, eta bigarrena, 11:00etan. Bi elizkizun horiek ere parrokian izango dira.