Iraurgi Berritzenen Turismo sailak antolatutako udako bisita gidatuek aurrera jarraitzen dute, eta gaur, igandea, Azpeitia, Loiola, Azkoitia: mudejar artearen ibilbidea deituriko bisita izan da Andre Mariaren Jasokundeko parrokiatik hasita, Vicente Davila historialariaren gidaritzapean. Hainbat herritarrek parte hartu dute gaurko bisitan, eta arte estilo horretaz gehiago jakiteko abagunea izan dute horiek.
Antolatzaileen arabera, euskal artearen berezitasun bat Loiola bailaran dago, arkitektura zibilean mudejar estiloko hainbat adibide baitaude. Azkoitia eta Azpeitia lotzen dituen bideari jarraiki, mudejar itxurako eraikuntzak ikus daitezke, Loiolako dorretxea barne.