Izarraitz auzoan dagoen Aritzaga baserrira doan bideko hainbat gunetan babes hesi metalikoak edo biondak jarri ditu udalak. Uztailaren 23an Aritzagarako bidea itxita egon zen hesiak jartzeko lanak tarteko.
Azkoitiko Udalak adierazi duenez, hesi metalikoak jarri dituzte errepideko hiru tartetan, segurtasuna hobetzeko helburuarekin.