Astelehenean odol ateraldia egingo dute Elkargunean

Andoni Elduaien

Elkarguneko 'Herriko Plaza' aretoan egingo dituzte odol ateraldiak, arratsaldez. Odola eman nahi duenak telefonoz hartu beharko du hitzordua.

Etzi, astelehenean, odol ateraldiak egingo dituzte Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Arratsaldean egingo dituzte ateraldiak, 17:00etatik 21:00etara.

Odola atera behar duten herritarrek hartuta dute dagoeneko etzirako hitzordua. Hala eta guztiz ere, odola eman nahi duten herritarrek, eta oraingoz hitzordurik ez dutenek 610 11 21 45 telefono zenbakira deitu beharko dute astelehena baino lehen. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide