Donostiako Klasikoak Azkoitia zeharkatu du berriz ere

Andoni Elduaien

13:25 aldera iritsi dira gizonezkoen lasterketa Azkoitira, eta handik Azpeitirako bidea hartu du. Eguraldiak gehiegi lagundu ez badu ere, herritar ugari elkartu da errepide bazterretan txirrindulariei animoak emateko.

Gizonezkoen Donostiako Klasikoa lasterketak Azkoitia zeharkatu du gaur, larunbata. Azkoitian urteko sasoi honetan horren ohikoa den proba aspaldian igaro gabe zegoen herritik, eta gaur berriz ere herritik igaro da. Guztira 175 txirrindulari atera dira Donostiako Alderdi Ederretik, eta han izango du amaiera.

13:25 aldean iritsi da tropela herrigunera Azkaratetik, eta bide guztia saihesbidetik egin dute txirrindulariek. Hala eta guztiz ere, errepide bazterretan herritar ugari elkartu da proban parte hartzen ari ziren lasterkariei animoak emateko. Lasterketa Azkoititik pasatu denean txirrindulari guztiak elkarrekin igaro dira; ez da izan ihes egindako txirrindularirik inor baino lehenago.

Azkoitia, ordea, ez da izan eskualdetik igaro den herri bakarra; izan ere, Orio, Zarautz, Getaria, Zumaia eta Azpeitia ere igaro dituzte txirrindulariek gaurko egunean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide