Astelehenetik aurrera udako ordutegia izango du Garbiguneak

Andoni Elduaien

Azkoitiko Garbigunea.

Azkoitiko Garbigunean udako ordutegia jarriko da martxan datorren astelehenetik aurrera.

Datorren astelehenetik aurrera, abuztuak 2, Azkoitiko Garbiguneak udako ordutegia izango du. Ordutegi berria abuztuaren 28ra bitartean egongo da indarrean. Hain zuzen ere, astelehenetik ostiralera bitartean, 09:00etatik 14:00etara egongo da zabalik Garbigunea, eta larunbatetan, 10:00etatik 13:00etara bitartean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide