Harrera etxebizitzaren erabilera eta sarbidea arautzen dituen ordenantza aztertuko dute biharko ohiko udalbatzarrean

Andoni Elduaien 2021ko uzt. 27a, 13:51

Azkoitiko udaletxea.

Hamahiru puntuko eguneko zerrenda izango du uztaileko ohiko udalbatzarrak. Bihar, 19:00etan izango da, udaletxeko bilkura areto nagusian.

Azkoitiko Udalak bihar, asteazkena, egingo du uztaileko udal osoaren ohiko bilkura. 19:00etan hasiko da bilkura, udaletxeko bilkura areto nagusian, eta Gizarte Larrialdiko harrera etxebizitzaren erabilera eta hango sarbidea arautzen duen udal ordenantza onartzea da aztertuko duten gaietako bat.

Era berean, hizpide izango dituzte 2021eko Araudi Planaren aldaketa, herriko merkataritza eta ostalaritza sustatzeko bonuen oinarriak, udala Aldundiaren nahiz Eudelen lankidetza esparrura eta IZFE zein udalaren lankidetzara atxikitzea. Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren kontratua luzatzea, eta Urola Erdiko mankomunitaterako ordezkari aldaketa ere jorratuko dituzte.

Hona hemen biharko eguneko zerrenda:

  1. Aurreko bilkuretako akten onespena, hala badagokio.
  2. 2021eko Araudi Planaren aldaketaren onespena.
  3. Azkoitiko Txikizkako Merkataritza eta Ostalaritza sustatzeko merkataritza bonuen oinarri espezifiko erregulatzaileen hasierako onespena.
  4. Azkoitiko Gizarte Larrialdiko harrera etxebizitzaren erabilera eta sarbidea arautzen duen ordenantzaren hasierako onespena.
  5. Azkoitiko Udala atxikitzea Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eudel Elkartearen arteko lankidetzarako esparru-hitzarmenera, eta IZFE, S.A. eta Azkoitiko Udalaren arteko lankidetza hitzarmenaren onespena.
  6. Azkoitiko udalerrian etxez etxeko laguntza zerbitzu kontratuaren bigarren luzapenaren onespena.
  7. Kreditu gehigarrien bidez kredituak aldatzeko Azkoitiko udaleko 4 zenbakidun espedientearen hasierako onespena.
  8. Udalak Urola Erdiko Mankomunitaterako izendatutako ordezkarien aldaketa.
  9. 2020. urteko plan finantzarioaren emaitzen urteko txostenaren berri ematea.
  10. 2021. ekitaldiari dagokion kontrol finantzarioko urteko planaren berri ematea.
  11. Behin betiko onespenen berri ematea.
  12. Aurrekontuari buruzko informazioa.
  13. Galde-erreguak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide