Taberna Laket! jarduerako hezitzaileak ibili ziren atzo, zapatua, herriko tabernetan eta terrazetan eskuorriak banatzen. Drogen kontsumoaren arriskuez herritarrak kontzientziatzeko Azkoitia bizia, Azkoitia osasuntsua prebentzio plana du martxan Azkoitiko Udalak, eta plan horren barruan egin zuten atzoko jarduera. Gainera, COVID-19ak eragindako egoeran kontsumoari lotuta kontuan hartu beharreko prebentzio neurriak ere azaltzen jardun zuten atzo hezitzaileak.
Abuztuaren 8an ere, 20:00etatik 22:00etara, Taberna Laket! jarduerako hezitzaile talde bat ibiliko da Azkoitiko kaleetan atzokoaren helburu berarekin.