Azkoitiko Udalak ezohiko udalbatzarra egingo du bihar, asteazkena, pleno aretoan, 19:00etan hasita. Gurutzeagako lursail batzuengatik konpentsazio ekonomikoa jasotzea dagokio udalari, eta jabetza eskuz aldatzen joan denez, konpentsazio hori jaso ahal izateko eta jabe berriak zor hor bere gain hartuko duela egiaztatzeko, hitzarmena sinatu behar da. Puntu hori bozkatuko dute bihar udal hautetsiek.