Izarraitz auzoan dagoen Aritzaga baserrira doan bidea itxita egongo da ostiralean, hilak 23, errepide ertzean babes hesi metalikoak ezartzeko; hori dela eta, bidea itxita egongo da egun osoan zehar. Azkoitiko Udalak adierazi duenez, biondak eta hesi metalikoak ezarriko dituzte errepideko hiru tartetan, segurtasuna hobetzeko helburuarekin. Bestalde, erakundeak jakinarazi du lanek nahiz errepide mozketak eragina izango dutela bizilagunengan, eta joan-etorriak aurrez planifikatzeko eskatu diete horiei.