Azkoitiko Udalak uztailerako prestatutako kultur egitarauaren baitan, larunbatean beste bi film ikusteko aukera izango da Oteiza frontoietan. Joan den zapatuan eskaini zituzten Zikoinak eta Padre no hay más que uno filmak, eta herritar ugari bertaratu zen filmak aire zabalean ikustera.
19:30ean, haurrentzako Terra Willy: planeta ezezaguna filma emango dute euskaraz Oteiza frontoietan. Gauean, berriz, familiek film bat ikusteko aukera izango dute Oteiza frontoietan. 22:30etik aurrera, Las aventuras del Doctor Dolittle filma emango dute gazteleraz frontoietan. Euria egiten badu, filmak Oteiza frontoietako estalitako pilotaleku batera lekualdatuko dira.
Hona hemen bi filmen aurrerapen bideoak:
Terra Willy: planeta ezezaguna filma
Las aventuras del Doctor Dolittle filma