Gipuzkoako Foru Aldundiaren udalekuak martxan dira Abaraxka aterpetxean. Atzo, ostirala, hasi zen lehenengo txanda: 12 eta 13 urteko hainbat gaztetxo ari dira astebeteko egonaldiaz gozatzen.
Egunotan hainbat ekintza egingo dituzte elkar ezagutzeko eta Azkoitia eta inguruak ezagutzeko; atzo gauean, adibidez, kode jolasa egin zuten herrian.
Bigarren txanda hurrengo ostiralean hasiko da, eta 12 eta 13 urte arteko beste hainbat ume izango dira astebetez Abaraxkako udalekuetan.