Txikia IV. a, Larrañaga eta Otaño, Binakako Aizkora Txapelketan dena emateko gogoz

Maialen Etxaniz - Urtzi Oteiza - Nerea Uranga

Gogoz daude azkoitiarra, beizamarra eta azpeitiarra binakako txapelketa jokatzeko. Bihar izango da Sherpa.ai Binakako Aizkolari Txapelketa Nagusia, 22:00etan hasita, Izarraitz pilotalekuan.

Hiru mailatan banatuta jokatuko dute aizkolariek Euskal Herriko Aizkolarien Elkarteak antolatutako lehia: Lehen Mailakoena, Promoziokoena eta Emakumeena. Julen Alberdi Txikia IV.a (Azkoitia, 1991), Eneko Otaño (Beizama, 1994) eta Mikel Larrañaga (Azpeitia, 1989) Lehen Mailan ariko dira nor baino nor; hurrenez hurren bikotekide izango dituzte urolatarrek Aitzol Atutxa, Ugaitz ?Mugertza eta Jexux Mujika.

Erlo Telebistak eta Uztarriak Izarraitzen bertan elkartu dituzte Larrañaga, Otaño eta Txikia. Gogotsu daude hirurak, eta biharkoari begira dituzten sentsazioak, esperantzak eta pronostikoak azaldu dituzte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide