Aurten bigarrenez, ez da izan Urrategi auzoko jairik. Gaur goizean, ordea, Urrategiko Amaren eguna ospatzeko pare bat meza egin dituzte, 09:00etan eta 11:00etan, Urrategiko ermitan. Hainbat lagun bildu dira ermitaren bueltan; autoek ermita atzeko belardia bete dute osorik. Arratsaldean, berriz, Andre Mariaren Jasokundeko parroki elizan agurra egingo diote Ama Birjinari, 19:30ean.