Datorren astelehenean, uztailak 12, Floreagan eraikitzen ari diren lehen igogailuari lotuko dizkioten pasabideak edo besoak ekarriko dituzte. Arrazoi hori tarteko, Aizkibel kalea itxita egongo da goiz osoan zehar, eta udalak azaldu duenez litekeena da arratsaldean ere itxita egotea. Hiru pieza garraiatuko dituzte, bata 23 metroko luzerakoa eta beste biak, sei metroko luzera dutenak. Garraioak eta ondorengo lanek gunea ibilgailuentzat zein oinezkoentzat itxita egongo da.
Ibilgailuek ezingo dute Aingeru kaletik Floreaga auzora sarrera-irteerarik egin. Floreaga auzorako sarrera-irteerak Santa Klara-Auzmendi bidea-Zuazola kaletik barrena egin beharko dira.
Halaber, Correosen egoitzatik Floreaga alderantz doazen ibilgailuek ezkerrera hartu beharko dute nahitaez, Oteiza frontoietarantz, eta ezingo dute gora, Floreagara zuzenean sartu; izan ere, noranzko bakarra izango du Aizkibel kaleak.
Floreaga auzoan, berriz, Zuazola kalea eta Aizkibel kalearen arteko gurutzebidean moztuko dute zirkulazioa ibilgailuentzat eta oinezkoentzat. Autoak Zuazola kalerantz bideratuko dira. Oinezkoek, berriz, Zuazola kaletik barrena pasatu beharko dute herrigunera iristeko, Xabier Munibe Ikastola gainetik Inazio Iriarte Margolaria kalera jaitsiz, hain zuzen.