Joan zen ekainean hasi ziren Iraurgi Berritzenen turismo sailak udarako antolatutako bisita gidatuak, eta asteburu honetan Azkoitian izango da bisita horietako bat. Izan ere, igandean, hilak 11, Baldatik Loiolara txangoa egiteko aukera izango da, eta Loiolako Ignazioren haurtzaroko dorretxeez gehiago jakiteko aukera edukiko dute bisitariek. Amabirjinaren Jasokundearen parrokiatik abiatuko da bisita, 11:00etan, eta bi orduko iraupena izango duen ibilbidea egingo dute bisitariek. Loiolan amaituko da ibilaldia.
Bisitak doakoak izango dira, baina edukieraren muga tarteko horietara joan nahi dutenek aurrez erreserba egin beharko dute 943-15 18 78 telefonora deituta, eskualdeko turismo bulegora joanda (Loiola) edo i-loiola@urolaturismo.eus e-posta helbidera idatzita.