Gaur goizean, astelehena, hasi dira Azkoitiko herriko plazan baldosak berritzeko lanak. "Herriko gune nagusietako bat izanik, egoera txarrean dauden baldosak kendu eta berriak ipiniko dira ahalik eta baldintza onenetan gera dadin gunea", azaldu du udalak.
Aste honetan eta datorrenean ariko dira lurzorua berritzen. Kale Nagusia trafikoarentzat irekita mantenduko da, baina lanean ari diren bitartean, udaletxearen aurreko herriko plazako aparkalekuak ez dira erabilgarri egongo, zatika lan egin arren. Lanen aurrekontua 5.795 eurokoa da. Lanez arduratzen ari den enpresak hamabost eguneko epea du berritze lanak amaitzeko.