Iñigo Dierezen 'Guateke' antzezlana aurkeztu dute Zestoako Antzerki Astean

Andoni Elduaien

'Guateke' antzezlaneko irudi bat. (Argazkiak: I. Dierez)

Hainbat gai lantzen dituen antzezlana da azkoitiarrak egindakoa. Joan den asteazkenean aurkeztu zuten antzezlana, Zestoan.

Eromen produkzioaken eskutik, Iñigo Dierez idazle eta gidoigile azkoitiarrak egindako Guateke antzezlana eskaini dute Zestoako Antzerki Astean. Amancay Gaztañagak zuzendu du azkoitiarrak idatzitako lana. Era berean, Dierez bera ere egon da antzezle lanetan, pertsonaia gaizto baten papera hezurmamitzen. Ekainaren 30ean, Zestoako caravan Park pabilioian aurkeztu zuten lana.

Guateke antzezlanean guateke zoro batean daude antzezleak, munduaren gaitzetatik urrun. Antzerkiaren hasieran aurkeztu dituzte antzezlaneko hainbat pertsonaia. Lanean, besteak beste, feminismoa, amatasuna, Zaldibarko eta Donostiako zuloak eta COVID-19a dituzte jo puntuan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide