Aste honetan bukatu dituzte Zalduntxoen kaleko eta Beidazarko aldapako obrak, pintaketa lanak eginda –zebrabidea eta piktogramak margotu dituzte–. Gunea egokitu du udalak, hala nola zoladura berrituta eta irisgarritasuna hobetuta. Gainera, ur saneamenduko azpiegiturak berritu dituzte, euri urak eta ur fekalak bereizita. Horrez gain, argiteria publikoa aldatu dute. Lan horien aurrekontua 144.242,64 eurokoa izan da.
Gune horretan 2019an ere hainbat hobekuntza egin zituen erakundeak; izan ere, orduan Azkoitiko ertzain-etxearen egoitza ondoko eta Zalduntxoen kaleko 4. zenbakiaren pareko espaloiak konpondu zituen.