Berreskuratutako liburuen eta diskoen azoka egingo dute bihar, plazan

Andoni Elduaien 2021ko eka. 30a, 19:53

09:30etik 13:30era bitartean, berreskuratutako liburuak eta diskoak erosteko aukera egongo da herriko plazako arkupeetan.

Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak antolatuta, berreskuratutako liburuen eta diskoen azoka izango da bihar, uztailak 1, herriko plazan. Azkoitiarrek etxean dituzten liburuak eta diskoak utzi ahal izango dituzte bertan, baina azokan bertan dauden aleak erosteko aukera ere izango da. 09:30etik 13:30era egingo dute herriko plazan berreskuratutako liburuen eta diskoen azoka solidarioa.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide