Zabalik dago datorren ikasturterako Oteiza pilota elkartearen klaseetan izena emateko epea

Anartz Izagirre 2021ko eka. 28a, 15:16

Bi modu daude izena emateko: 667 50 39 18 telefono zenbakira deituta eta azkoitiotepilota@hotmail.com helbide elektronikora mezu bat bidalita. Horretarako azken eguna uztailaren 15a izango da, eta 7 urtetik gorako neska-mutilek eman ahalko dute izena klaseetan.

Ikasturtea amaitu berritan, 2021-2022 denboraldia prestatzeko lanetan ari dira Oteiza pilota elkarteko kideak, eta 7 urtetik gorako neska-mutilek —2014. urtean edo lehenago jaiotakoak—, dagoeneko eman dezakete izena pilota klaseetan. Horretarako, bi modu ezarri dituzte Oteizakoek: 667 50 29 18 telefono zenbakira deituta eta azkoitiotepilota@hotmail.com helbide elektronikora idatzita.

Mezu horietan ikaslearen izen-abizenak, jaiotze-data eta gurasoaren edo arduradunaren izen-abizenak zein mugikorreko zenbakia zehaztu beharko dira. Horrez gain, ikaslea astean entrenamendu batera edo bitara joango den ere adierazi beharko da. Pilota ikastaroetan interesatuta daudenek, uztailaren 15a, osteguna, baino lehen eman beharko dute izena.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide