Iñaki Jimenezek Juaristi ISB taldea zuzentzen jarraituko du datorren denboraldian

Julene Frantzesena

Azpillaga, Jose Luis Zubizarreta 'Xubi', Jimenez eta Odriozola Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan. (ISB)

Mikel Odriozola eta Xabier Azpillaga izango ditu lagun Jimenezek 2021-2022 denboraldian. Urrezko LEB ligara igotzeko txartela eskuratu zuen joan zen apirilean ISBko gizonen lehen taldeak.

Iñaki Jimenezek Juaristi ISB taldea gidatzen jarraituko du beste denboraldi batez. Hark Mikel Odriozola eta Xabier Azpillaga izango ditu alboan 2021-2022 denboraldian. Urrezko LEB ligara igotzeko txartela eskuratu zuen joan zen apirilean ISBko gizonen lehen taldeak, eta beraz, maila bat gorago aritzea zer den probatzeko aukera izango dute talde teknikoko kideek ere.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide